Lehenengo taldean A Traineruan, 21 arraunlari daude eta San Migel Ligan lehiatzen dute.
B Trainerua, Bermeo-Mundaka izenekoa ARC-2 Ligan lehiatzen da eta 10 eta 12 arraunlariz osatzen da, beti ere, A Trainerura igotzeko aukerarekin. Bestalde, Mundakako klubetik ere beste horrenbeste arraunlari datoz. Mundakan hasten dute denboraldia, batel eta trainerilla txapelketetan eta gero traineru denboraldian Bermeo Urdaibai Arraun taldean egiten dute arraun.
Guzti hauek gidatzeko eta trebatzeko lau entrenatzaile ditu.

GAZTEAK

14 mutil eta 6 neska. Gizonezko hiru batel eta emakumezko bat. Gazteek trainerilletan parte hartzen dute eta Klub honetan lehendabiziz emakumezko trainerilla bat dago. Horretaz gain, gizonezkoen kategorian eta zazpi urte ondoren gizonezkoetan bi trainerilla egongo dira.
Portugalete Klubarekin egindako akordio baten ondorioz, datorren udan gure klubeko zenbait neskek traineruan arraun egin ahal izango dute.
14 gazteetatik 8 bigarren urtez daude arraunean; beraz, astean behin B Traineruan arraun egin dezakete, ARC-2 Ligan lehiatuz.

KADETEAK

13 mutil eta 5 neska. Bi edo hiru gizonezkoen batel eta emakumezkoen batel bat. Batzuetan batel bat osatzeko goi mailako arraunlariak ere tartekatzen dira eta misto gisa lehiatu nahiz eta punturik lortu ez.

HAURRAK - ESKOLA KIROLA

18 mutil eta 4 neska. Uretara batel bat ateratzeko aukera ematen die eta 500 metrotako luze bakar bat egiten dute. Bestalde, haurren bi edo hiru batel ere badituzte eta hauek 1.000 metrotako estropada egiten dute ziaboga batekin.
Eskola kirol mailan mutil eta neskek elkarrekin arraun egin dezakete Ligan, baina ez horrela lehiaketetan.

Gizonezkoetan seniorrak

Entrenatzaileak

Ordezkariak

Mutilezkoetan gazteak

Nesketan gazteak

Mutilezkoetan kadeteak

Nesketan kadeteak

Mutilezkoetan haurrak

Nesketan haurrak