

BERMEO URDAIBAI ARRAUN ELKARTEAren helburua Urdaibai inguruan arrauna indartzea eta suspertzea da. Traineruetarako tripulazio lehiakorra lortzeko asmoz Elantxobe, Mundaka eta Bermeoko arraun klubak elkartu ziren eta berauek sortu zuten Elkartea/Sozietatea 1992an eta egoitza nagusia Bermeoko arraun elkartean finkatu; halere, 1999.urteaz geroztik hasi ziren lehiatzen eta emankorragoak izaten. Hastapenak zailak izan ziren baina taldearen kalitatea berehala atera zen, gailentzen hasi ziren. Lan gogorra egin eta gero, lorpenei esker, elkartearen alderdi sortzailea ere garatu zen.
Klubak besteak beste, ondorengoak garatu ditu:
- Arraunlariak kirol arloan ezeze pertsona moduan eta maila ofizialean trebatzea.
- Entrenamendu eta lehiaketetarako beharrezkoa den materiala eskuratzea, gerora ondare izateko.
- Eskualdean eta, batez ere, Bermeon errotzea, herritarrek kirol garaipenekin bat egin eta identifikatuta sentitzeko.
Egun, arrakastaz parte hartzen du San Migel Ligako kluben arteko lehiketetan (traineru, trainerilla eta batelak). Batel zein trainerilla txapelketa anitz irabazi dituen arren, lorpen nabarmenenak San Migel Ligan etorri dira; berau izanik futbolean Santander liga eta saskibaloian ACB ligaren pareko.
Urdaibai San Migel ligako talde sarituenetarikoa da. Amaitu berri den denboraldian Caixa Bank Koroaren jabetza eskuratu du , traineru ligan hurrenez hurren 5 irabazita.
Eta ezin ahaztu, azken urteotan bost Kontxako Bandera ere irabazi dituela 2010, 2011, 2014, 2015 eta 2016 urteetan, hain zuzen ere.