URDAIBAI ARRAUN klubak Urdaibain arrauna bultzatu gura dau.
Elantxobe, Mundaka eta Bermeoko arraun klubak alkartu ziran, traineruetako tripulazio lehiakorra
lortzeko helburuagaz. Sozietatea 1992an sortu zan, baina sasoi emankorrena 1999an hasi zan.
Hastapenak gatxak izan ziran, baina taldearen kalitatea berehala nabaritu zan.
Klubak, beste arlo batzuekaz batera, alderdi honeek garatu dauz:
- Arraunlariak kirol arloan ezeze pertsona moduan eta maila ofizialean be trebatzea .
- Entrenamendu eta lehiaketetarako beharrezkoa dan materiala eukitea, ondarearen zatí be dalako.
- Eskualdean eta, batez be, Bermeon sustraituta egotea, herritarrak identifikatu daitezan kirolean izandako lorpenakaz.
Lan gogorra egin eta gero, sozietatearen alderdi sortzaileari arrakasta etorri jakon.
Gaur egun, San Migel Ligako kluben artean, Urdaibai da sarituena, izan be, Caja Madrid Koroaren 3 kopia lortu data.
Bi txapelketa gehiago irabazi ezkero, historian zehar, Caja Madrid Koroa (benetakoa) eskuratzen dauen lehen kluba izango Iitzateke klub bermeotarra.